fbpx

Ezagutu URDAIBAI,
Biosferaren Erreserba

Ingurune pribilegiatu bat txirrindularitza bezalako jarduera garbi eta jasangarri bat praktikatzeko

zatoz URDAIBAI-ra

Ongi etorri Urdaibai-ra

Urdaibai Bizkaiaren bihotzean aurkitzen den Biosferaren Erreserba da, Turismo Jasangarriaren Europako Gutunari atxikitako naturgune berezi eta bakarra. Hemen, gure eskualdea bizikletaz ezagutzeko aukera izango duzu Urdaibaiko Ibilbide zikloturista sarearen bidez. Senti ezazu Kantauri Itsasoko  brisa zure aurpegian ehundaka txoriren kantuak entzuten dituzun bitartean. Disfrutatu gure jendearen berotasunaz, gure aberastasun gastronomikoaz eta gure hizkuntza zaharraz gozatuko duzue.

Zer egin

eta zer ikusi Urdaibain

Gure eskualdea nazioartean ezaguna da bere aberastasun eta edertasun naturalagatik. Gaztelugatxeko San Joan, Ogoño lurmuturra, Matxitxakoko lurmuturra edo Laga eta Laida hondartzak bezalako ametsezko estanpak bisitari guztien erretinan arrastoa uzten duten lekuak dira. Gainera, Elantxobe edo Mundaka bezalako leku bitxietara nahitaez joatea gomendatzen dugu, azken hau mundu mailako surflarien topagunea baita, bere ezker olatu handiari esker.

Esteka hauek utziko dizkizuegu asteburu batean Urdaibain zer egin eta zer ikusi jakiteko.
 

ezagutu URDAIBAI

ostatuak

Bakarrik edo konpainian zatozela, esteka bat uzten dizuegu inguruko ostatu guztiekin eta poltsiko guztietarako, zuen bisita planifikatu ahal izan dezazuen eta ostaturik gabe gera ez zaitezten.