Urdaibai eta Bizkaiko Kostaldearen hoberena
Gure hiru ibilbideetatik ezagun eta jendetsuenak da eta Urdaibaiko bi ertzak zeharkatzen ditu. Batetik, Uribe-Kosta eskualdea eta, bestetik, Lea Artibai, Urdaibai bien arteko lotura eginez.
Lehenengo zatian Bakioko pasabidea eta Gaztelugatxeko San Juanerako ikuspegiak nabarmendu behar dira, Bermeotik eta Mundakatik Gernikara itzultzen den bitartean. Bigarren zatia Urdaibaiko eskuinaldetik igarotzen da, hezeguneen eta Laida eta Laga hondartzen ikuspegi ikusgarriekin.
Ibilbide laburrak bezala, martxak Kantauri Itxasoko kostaldea inguratzen du Lekeitioraino, eta handik Lea Artibairen barnealderantz itzultzen da Munitibar-era bidean. Buelta kostaldetik Lekeitioraino doa, eta gero Lea Artibaiko eskualdearen barnealdetik, Oiz mendiaren magala inguratuz, Gernikan amaitzeko.
Ibilbide honek hondartzetara eta hezeguneetara ematen du, eta itzulerak Urdaibaiko ikuspegi zoragarriak eskaintzen ditu Bizkaiko Balkoiaren gainetik.
Ibilbide honek sasoiko egotea eskatzen du, zeren eta azkeneko kilometroak luze egin daitezke metatutako nekearen ondorioz. Ibilbidearen lehen sektorean San Pelaioko igoera nabarmentzen dugu, eta Bizkakiko Begiratokira igoera bigarren sektorean.
2 hornidura puntu ditu ibilbide honek (lehenengoa Gernikatik pasatzean 66 kilometro ondores eta bestea berriz, Gizaburuaga inguruan 98. kilometroan). Ibilbide hau kirola egiten datozen zikloturista petoenentzat prestatuta dago, inguruaz gozatzen den bitartean.
© 2023 Todos los Derechos Reservados
Automated page speed optimizations for fast site performance