URDAIBAIko Biosfera Erreserba zeharkatzen duen martxa zikloturista, “Jabi Amorrortu Martxa Zikloturista” izenez ere ezaguna. Ibilaldi honek zure zaletasun gustukoenaz gozatzeko aukera emango dizu, ingurune natural paregabe batean, Kantauri itsasoa inguratuz eta Bizkaiko sabaira igoz, tarte zorrotz bezain ikusgarriekin.
Gure ibilbide guztiak Gernikatik abiatzen dira eta Urdaibai dute ibilbidearen ardatz nagusia. 3 ibilbideak maila guztietara egokitzen dira, inguruneaz modu dibertigarri eta iraunkorrean gozatzen den bitartean. Antolakuntza ona, giro oso ona eta ingurune pribilegiatu batean zikloturismoaz gozatu ahal izatea bermatzen dugu.
Gainera, Tour de France 2023aren tarte asko partekatu ahal izango dituzu.
Ibilbide ezagunena eta parte-hartzaile gehien batzen dituena. Urdaibaiko bi ertzak zeharkatzen dituen ibilbidea; alde batetik Uribe-Kosta eta bestaldeteik Lea-Artibai, Urdaibai eta Busturialdea bien arteko lotura delarik. Prestaketa fisiko pixka bat gomendagarria da ibilbidea arazo gabe burutzeko.

Batzuentzat erronka arrunt bat, beste batzuentzat gainditze pertsonala suposatzen duen froga eta kirolarienentzat, barruan daramaten onena aterako duen kirol erronka. Prestakuntza maila trebea gomendatzen da.
© 2024 Todos los Derechos Reservados