fbpx

urdaibaiz Gozatu

Gure paregabeko inguru naturala bizikleta gainean ezagutzeko aukera

Iraupen Martxa

Ibilbide hau Urdaibaiko ingurunea lehenengo aldiz ezagutu nahi duten txirrindularientzat aproposena da, edota ingurua ezagutzen duten arren, maila eta sasoi handiegia ez dutenentzat.

Urdaibaik eskeintzen duen inguru naturalarekin gozatzen den bitartean modu lasaian egin ahal den ibilbidea da. Zorrotzegia izan gabe, lehen erdia tarte bihurgunetsuetatik igarotzen da, igoera eta jaitsiera jarraiekin, Urdaibaiko eskuinaldea zeharkatzen den bitartean.

Laida eta Laga hondartzak atzean utzi ondoren, Lekeitiorantz abiatzen da, kostaldea mendiko tarte berdeetatik inguratuz. Ibilbidearen bigarren erdia barnealdera sartzen da eta Lea Artibai eskualdetik igarotzen da Oiz mendiaren magalera iritsi arte.

Ibilbide honek hondartzetara eta hezeguneetara ematen du, eta itzulerak Urdaibaiko ikuspegi zoragarriak eskaintzen ditu Bizkaiko Balkoiaren begiratokitik.

IMAGEN PERFIL MARCHA DE FONDO RETO OIZ ERRONKA

Hasiera eta helmuga Gernika dituelarik, ibilbide hau Urdaibain barneratzen da eskuin ertzetik. Laidako hondartzara eta Kantauri Itxasora heltzean, ibilbideak Ekialdera joten du Lekeitioraino, bi igoera aipagarrirekin (Natxitxu eta Bedarona).

Bi mendateak igarota eta behin Lekeitio atzean utzita, Gizaburuagako hornidura puntuarekin aurkituko gara. Indarrak hasrtu ondoren, ibilbiaren azken txanpa aurkituko dugu Bizkaiko Begiratokiko igoerarekin eta ondoren Gernikara itzuliz Mendata ingurutik.